Victoriano Fuentesek Oscar Garcia ordezkatuko du PSEko zinegotzi gisa

0
1328

Martxoaren 2an Garciak arrazoi pertsonalak argudiatuta bere kargua utzi zuen.

Martxoaren 2an Oscar Garciak Arrasateko PSEko zinegotzi eta Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako arduraduna arrazoi pertsonalak argudiatuta bere kargua utzi zuen. Gaur goizean, Alma Fernandez Gipuzkoako PSEko prentsa arduradunak baieztatu duenez Victoriano Fuentes izango da Oskar Garciaren ordezkoa.

Victoriano Fuentes aurreko legealdian PSEko zinegotzia eta Toki Garapeneko arduraduna izan zen Arrasateko Udalean. Fuentesek kargua hartuko du datorren udalbatzarrean, apirilaren hasieran.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen