Victoriano Fuentes (PSE) liberatzea onartu du Plenoak: urteko 40.000 € gordin

15
2006

EAJ-PNV eta bere taldeak alde bozkatu dute, EH Bildu abstenitu da, eta Elkarrekin Arrasatek aurka bozkatu du, soldata hori “herritarren gehiengoaren soldatekiko guztiz irreala delako”.

Argazkia: PSE.

PSE udal-taldeak Victoriano Fuentes Noguera zinegotziaren liberazioa eskatu zuen ekainaren 11n.

Elkarrekin Arrasateko Igor Urizarrek Osoko Bilkuran adierazi du “Victorianoren aurka pertsonalki ez daukadala ezer, baina aurrez posizionatu garen bezala, ezin ditugu Gobernu honen soldatak onartu”.

Izan ere, “herritarren gehiengoarekiko guztiz irrealak dira”, eta udal-ordezkariaren soldata “Herriaren islada izan behar duela uste dugu. Hori ez da gertatzen Udal-gobernuaren egungo soldatekin”.

Udalbatzaren gehiengoak liberazioa onartu du, eta ondorioz, Victoriano Fuentesek erabateko dedikazioan lan egin beharko du, urteko 40.779’09 € gordinik kobratuz.

Zenbateko horren barruan dago 2020ari dagokion %2ko igoera. Ekainaren 15etik aurrerakoa kobratuko du. Udalbatzako bozketaren emaitza:

  • Aldeko botoak: 12
  • Abstentzioa: 7
  • Aurkako botoa: 1

15 IRUZKIN

  1. Ze lotsa benetan!! Ze lotsaaa!! Datorren krisialdiaren eta honek 40.000 euro. Ongi!! Okerrena? Bildu abstenitu dela. Hau dezepzioa!! EAJ PNVrena ulertzen dut, azkenean beti izan dira oso diru gose. Benetan hau dezepzioa. Azkenean alderdi guztiak berdinak dira. Espero dut Bilduri inoiz gehiago herriaren alde lan egiten dutela entzutea eta murrizketen kontra dagoela eta beste hainbeste gauza. Lo-tsa-ga-rri-a

  2. Okerrena Bildu abstenitu dela? benetan? ala Mondra, relajatu zaitez pixkat. Ados nago tipo horrek egingo duen lanak ez dituela balio 40.000 euro urtean. Alderdi guztiak berdinak direla? de-ma-go-gi-a. Batzuek osasun langileak edo irakasleak kontratatu nahi dituzten bitartean beste batzuk tren bat eraikitzen ari dira. Batzuek PSOErekin gobernatzean iraultza ahaztu dute (Mariak alkatetza lortu zuenean gobernuan sartu ziren berdinek)… eta bitartean zu bezalakoak fundamentu gabeko purrustadak botatzen.

    • Zurea bai dela demagogia hutsa. Azalduidazu mesedez zergatik EH Bildu abstenitu da. Ez bada justu d soldata hori… Ze demontre? AHT eraikitzea ez dago ongi, presioak beste puntan mantentzea ez dago ongi… eta Arrasateko udaletxean 40.000 euroko soldata abstenitu???? Benetan ari dira?? Eta mesedez, hurrengorako ez aldatu gaia eta erantzun Zergatik EH Bildu abstenitu den!!!

  3. Soldata hori ez zait lar handia iruditzen. Egia da arrasatear gehienok ez dugula hori kobratuko baina, horrek ez du esan nahi horrela ez litzatekeela izan behar, kontuan hartuta etxebizitzaren kostua, jatorduena, eskolla materialarena, umeentzako erropena, kiroldegiarena edo dentistarena (adibidez)… zenbaterainokoa den. Beraz, hobe litzateke guztiok oinarrizko eskubide horiek asetuta izateko besteko soldata izatea eguneroko lanaren truke. Victoriano ez dut ezagutzen eta ez dut gauza pertsonal moduan planteatu nahi kontu hau, baina benetan arduratzen nauena da soldata honen kostua benetan amortizatuko dugun arrasatearrok, hau da benetan guretzako lan egiten inbertituko den eta ez “alderdiaren” alde edo botoen alde edo argazkien alde… faltan botatzen ditut ebaluaketa eta jarraipena egiteko dinamikak non herritarrok iritzia eman dezakegun, iritzi kritikoa eta alderdi politikoak prest egon horiek entzun eta ahalik eta lanik onena egiten, ez baitut sentitzen gaitasun hori dutenik gaur egun gobernuan dauden politikariek ez eta plenoan daudenak ere. Sentitzen dut, baina betidanik somatu dut goitibehera begiratzearen prepotentzia zerbaitetara joaterakoan (ez denekin, baina bai politikari askorekin), eta zenbaitetan inpotentzia ere sentitu izan dut, jakinda inongo irispide profesionali gabe erabakiak hartzen aritu direla. Hori ba! espero dut ondo inbertituak egotea 40.000€ horiek!

    • Ados nago esaten dituzun gauza gehiengoekin baina 40.000 euro pasada ikaragarria iruditzen zait. Ze interes dauka Bilduk abstenitzeko?? Eta PNVk alde egiteko? Benetan kezkagarria da udaletxean gertatzen dena. Gero ez daude subentziorik baina 40.000 euro ordaintzeko zinegotzi bati bai. Gustatuko litzaidake jakitea zeintzuk dira zinegotzien soldatak. Lotsagarria iruditzen zait eta EH Bildu dezepkzio itzela.

  4. Udalaren gestioaren beste adibide bat. Sobrecoste ikaragarrilo hiru obra ezertarako balioko es dueña ( erguin Kaleko igogaiua adibide) era herritarren etxe ekonomia ( askok izugarrizko arazoekin egunero ja telo) Langabezi tasaren izugarrizko igoerarekin, kovitaren ondorioz komertzioen prekaritatea, Herriko seguritatea geroz era kaotikoagoa ( udaltzainek es dure tabernetako afroamericanos era protokoloak begiztatzen. Udaltzainek es dute lapurretak ikuzkatzen, era Udal Ordezkariak guuztiak poltsiloak Ondo betera. Era hau dena Bilduren aprobazioarekin. LOTSAGARRIA. Non Geratzen da Ezker abertzalearen idea Marxista Leninistak??????????

    • Erguineko igogailua alperrik? Ez zara hor inguruan bizi, ezta? Jendearen mugimenduan laguntzen duenaren kontra? Ulertezina.
      Polita benetan

  5. 40.000€ urteko soldata gordina ez da pasada bat. Beste horrenbestek hori eta dexente gehiago irabazten dute. Krisi garaian erraza da baina albiste mota hauei kritika erraz bat botatzea, ikutu populistekin.

    Beste kontu bat da, pertsonalki pertsona horrek zer egingo duen herriaren alde. Eta erakunde publikoa izanda, kontrol bat egon beharko litzateke.

  6. Jokin, 40000€ ez da pasada bat??? ez dakit ze formazio izango duen pertsona honek eta zer motako lan eta beharrak baina arrasateko geihengoak ez du hori kobratzen eta tipo honek ere ez luke hori kobratu beharko inondik inora. Zuk Jokin hori kobratzen baduzu zorionak baina jarri besteon azalean eta izan errealista, zifra hori merkatuz kanpo dago leku guztietan arrasaten ezik, Mariak berak sartu eta hurrengo egunean 40000tik 65000 milara igo zuen bere soldata.

    Hau da daukagun udal gobernua eta bere prioritateak!!!

  7. Ez naiz administraria eta kalkuluak oso gainetik egin ditut, baina 40.000€ horiekin 1.900€tik beherako 14 paga ateratzen zaizkit. Demagun, diru horrekin hilean 600€ko alokairua ordaindu behar duela (etxea merke aurkitzen badu noski) eta 4 pertsonako familia bat osatzen dutela: bikote bat bi umerekin. Bikoteak etxea eta etxekoak zaintzen egiten du lan eta pertsona honek etxetik kanpo egiten du lan eta diru kopuru hori eskuratzen du. Ez dut uste eskandaluzkoa denik soldata, duina dela iruditzen zait, 1300€ gelditzen zaizkio, argia, ura, gasa, kotxea (baldin badauka), erropak, eskolak, janaria… ordaintzeko. Beste kontu bat da gaur egungo soldatak orokorrean duinak diren edo ez, baina normalena da edo horrela izan da 90. hamarkadararte behintzat (nire etxean horrela izan da eta Arrasateko beste etxe askotan ere bai), familia oso bat bizi ahal izatea soldata normal batekin, etxebizitza duina izatea, kotxea eta oporretan ere gauza bereziak egin ahal izatea (ez beharbada munduari bira baina bai kanpingnean 10 egun). Gaur egun ordea soldata duina deitzen diogu bi pertsonen lanarekin 4 pertsonako familia bat aurrera ateratzeko aukera ematen diogunari. Hori al da egokia?

  8. Beharbada ez dena egokia da, norbere soldata zein izango den erabakitzerakoan irispide hauek kontuan izatea eta besteenaren gaineko erabakiak hartu behar direnean (lan erregulazioak, hitzarmen kolektiboak…) alderdi politiko berdinak langilearen buruan jarri beharrean enpresari handiaren etekin ahalik eta handiena lortzean jartzen duenean burua. Eta honetan ere herritarrok egiten diren politikak kontrolatu eta ebaluatzeko aukera izango bagenu, ez genuke permitituko enpresari hauek alderdi politikoei egiten dizkieten “mesedeak edo doaitza handiak”. Baina hau beste kontu bat da.

  9. Ados Portu, baina horri kentzen badizkiozu segurtasun soziala eta …, uste dut %70 inguruan gelditzen dela soldata netoa (hau da berak kobratzen duena hilean). Baina aipatu nuen, ez nagoela horretaz seguru, ez naiz administraria. Edozein modutan eskerrikasko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen