Victor Fuentes: “Espainiako Gobernuak 41.200 € baino gehiagoko diru laguntza eman du Arrasateko garraio publikoarentzat”

1
426

Testua eta argazkia: PSE-EE.

Victor Fuentes Arrasateko PSE-EE udal taldeko bozeramaileak eskerrak eman dizkio Espainiako Gobernuari Arrasateko garraio publikoa 41.266,11 eurorekin babesteagatik.  Esan gabe doa Covid-19ko osasun-krisiaren ondorioz, mugikortasuna murriztu egin dela, eta, funtsean, garraio publikoa erabiltzeko eskariak behera egin du. Hau guztia dela eta, autobus-txartelen salmentaren diru-sarrerak jaitsi egin dira. Zorionez, hiribusa zerbitzuaren udal kontua oreka dadin eman du diru laguntza Garraio Ministerioak.

Are gehiago, Garraio Ministerioaren laguntzen zerrendan Lurraldebus zerbitzuari emandako ia 14 milioi euroko diru-laguntza agertzen da (13.881.075,12 euro), Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero sozialistak zuzentzen duena. “Debagoienarentzat Lurraldebus zerbitzua oso garrantzitsua da”.

Datorren astelehenean, ekainak 14, goizeko 10: 30etan Arrasateko Udaletxean, Victor Fuentesek Jose Luis Abalosek zuzentzen duen Ministerioak Arrasateri emandako diru-laguntza honen berri emango du Obra, Mantentze eta Auzoetako Batzordean.

Bere aburuz, Garraio Ministerioak emandako diru-laguntza “arindu” egingo du Arrasateko udaleko diru-kutxa, eta zalantzarik gabe diru-laguntza hori garraio publikoa erreskatatzeko plan bat da. “Diru-laguntza horri esker, garraio publikoa indartuta aterako da osasun-krisi horretatik”, esan du Fuentesek, eta ziur dago hori dela indarberritzeko “lehen urratsa”.

Haren ustez, Ministerioak garraio publikoa garatzeko eta sendotzeko konpromisoa hartu du diru-laguntzarekin, Arrasateko eta Debagoieneko hiri-mugikortasuneko sistemaren “bizkarrezurra” baita. Alegia, zerbitzu publiko “funtsezkoa” da gure bizilagunen mugikortasuna bermatzeko, pandemia honetan frogatu den bezala, “oinarrizkoa” baita gure ongizate-estatuaren funtzionamenduan.

Era berean, gogorarazi du Ministerioaren konpromiso horrek bat egiten duela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, zehazki, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Debagoienako mugikortasunaren alde egiten duen apustuarekin. “Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoaren zerbitzua erabiltzea nahi du, mugikortasuna sustatzeko estrategia baten barruan. Horretarako, zerbitzu eroso eta eraginkorra eskaintzen du autoa etxean utz dezagun gure eguneroko joan-etorrietarako”. Bestalde, aurtengo otsailaz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus hibridoak jarri ditu martxan Lurraldebuseko autobusen artean, zeinak ingurumenaren aldetik eraginkorrak ez ezik, jasangarriak eta kutsatzen ez dutenak ere direnak.

Azkenik, Fuentesek azaldu du garrantzitsua dela erakundeek Gipuzkoan garraio publikoaren erabilera sustatzea, eta, ildo horretan, pozik agertu da administrazioek garraio publikoa babesteko egiten duten lanagatik.

Iruzkin 1

  1. Oso ondo ! Horrekin autobus erdi eros dezakegu.
    Orain itzuli ditzatela urtero hegoaldeko euskaldunok kupoaren bidez ordaindu behar ditugun 1.800.000.000 euroak Espainiaren menpe egoteagatik.
    Gainera gobernua españolari eskerrak ematea nahiko du tipo honek.
    Independentzia !!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen