Ostegun honetan, urriak 15, Victimas Club izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Victimas Club talde berria da (Arrasatekoa, hirugarren kontzertua), baina eskarmentu handiko txakur zaharrek osatua: (Sumision City Blues, Obligaciones, Mice, Kañeria 13, Anita Parker, The Kagas, Siroko, Begitruk…).
Honen aurrekari den Sumision City Blues-en gisan eskemak apurtuko dizkigute estilo rockero eta bestelakoak tartekatuz, eta tenpoekin eta erritmoekin jolastuta, beti ere kalean erditutako poesia gailenduta.Zinez, ez da tripa hutsik duzula ikusi eta entzuteko taldea.