Arrasatear hau tamalez atzo hil zen eta ANAKONek eskertu egin ditu “gertuko pertsona” izan dela, “beti Arrasateko pertsona Nagusien ongizatearen aldeko lan egiteko prest”.
Argazkia: Familia – Arrasate Berria tanatorioa.
Vicente Fernández Coronadok Arrasateko Nagusien Kontseiluan parte hartu du, Santa Marinako Toki-Argi Jubilatu Etxearen ordezkari gisa.
Kontseiluak bere ekarria eskertu egin du, eta mezu hau partekatu dau gaurkoan: “Gure doluminik bizienak bere familia eta lagunei hain zailak diren une hauetan”. Halaber, Mondraberri egunkariak ere bat egiten du mezu honekin.
Arrasate Berria tanatorioa gaur arratsaldean ere zabalik izango da, azaroaren 28an, 16:00etatik 18:15era.
Ondoren, arratsaldeko 19:00etan bere aldeko hileta-elizkizuna izango da San Joan Bataiatzailearen parrokian.




