Vicenta Bengoa arrasatearrak 100 urte bete ditu gaur, zorionak!

0
1294

Gaur goizean Vicenta Bengoa Iraola omendu dute Etxaluzen, bere mendeurrena dela eta. Omenaldian senideak, lagunak, Abaroa Jubilatuen Etxeko kideak eta Anuska Ezkurra Arrasateko Udalaren ordezkari gisa izan dira. Jubilatuen Etxeak plaka oroigarri bat eta Ohorezko Bazkide txartela oparitu dizkio Vicenta Bengoari. Bestalde, Arrasateko Udalak lore sorta bat eskaini dio.

Vicenta Bengoa Iraola 1922ko apirilaren 19an jaio zen Arrasateko Etxauen auzoan. Umezurtz geratu zen oso gazte eta 32 urterekin alargun. Omenaldira Juanjo Sainz Bengoa semearekin joan da. 1985eko urtarrilaren 28an hasi zen Jubilatuen Etxeko kide izaten, Jubilatuen Etxea Iturbideko egoitzako beheko solairuan zegoenean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen