Verter-en “gupida eza” eta instituzioen “konplizitatea” salatu ditu bilkurak

0
495

Elkarretaratzeak adierazi du “Alberto eta Joaquin ez ditugula ahaztuko. Euren senide eta lagunei elkartasun eta besarkadarik beroenak”.

Arrasateko elkarretaratzeak adierazi du “Alberto eta Joaquin ez ditugula ahaztuko”, ezta hondamendiaren “zergati eta erantzuleak” ere.

Hondamendiaren erantzuleak “azken finean dira ingurumenaren eta langileriaren hondamendia etekin bilakatzen duen eredu ekonomiko hau sustatzen dutenak”.

Verter Recycling enpresak “kostuak murriteko eta poltsikoak betetzeko bidean, ez dute inolako gupidarik izan”. Horretarako “instituzioen konplizitatea eta laguntza ezinbesteko izan dute”. “EAJ eta PSEren sasi-ekologismoa negozio hutsa izan dela frogatu da berriz”:

  • Zabortegiaren lizitazio kontratua irregulartasunekin jaio zen
  • Zaldibarko Udalak ez zituen tramiteak errespetatu
  • Gai toxikoak isurtzeagatik Jaurlaritzak isuna jarri zion
  • 2019an zabortegian 23tik gora irregulartasun izan ziren

Beraz “ez da zorigaiztoko kate bat, ustelkeriazko eredu sistematiko baten emaitza baizik”. Bi langileak hiltzeaz gain, “milaka biztanleren osasuna kolokan jarri du eta natur eremuak eraso ditu”.

“Etorkizun duin, jasangarri eta osasuntsu bat eraiki nahi badugu”, “egungo errausketa eredua eten beharra dago, birziklapena lehenetsi behar da, langileen eskubideen eskutik”.

Horretarako “baliabideak sobera daude, banaketa justua da enpresa pribatuek eta hauen alderdiek ukatzen digutena”.

Zaldibarko hondamendia bezalakorik ez errepikatzeko “jarrai dezagun kaleetatik salaketa egin eta bide berriak eraikitzen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen