Vanessa Gonzalezek Saharatik eta Zamoratik bidali dizkigu udako argazki lehiaketarako bere proposamenak

0
1452

Vanessa Gonzalez ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera.

Horretarako, oporretan ateratako hiru argazki igorri dizkigu; bi Saharako desertutik eta hirugarren bat Zamoratik. «Harearen olatuek bildu gintuzten arratsa koloreztatuz», esan digu Afrikan ateratako lehenaren inguruan. «Elkarrengana gerturatu gintuen pausoen norabideak», komentatu digu bigarrenaren inguruan eta hirugarrena Zamorako San Mames elizatean atera zuen. «Barruko giltzaz barreiatu nintzen arimako zoko guztietara», aipatu digu.

Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.

Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat


Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.


Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen