Vanesa Hidalgo Valorrek Meridan egindako argazkia aurkeztu du

0
508

Argazkia Extremadurako hiriburuko erromatar zubian egina dago. Udako Lehiaketak zabalik jarraitzen du, eta zuen argazkiak mondraberri@gmail.com helbidera bidal ditzakezue.

Gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira: Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta irudi horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen