V. Topaik Motobira ospatu da gaur Arrasaten

0
1131

Gaur ospatu da Arrasaten Topaik Motobiraren V. edizioa. Goizeko 8:00etan 95 motorzale elkartu dira Eroskiko aparkalekuan motor-irteera berezi honetan parte hartzeko. Irteera horretan 450 kilomentrotik gora ibili dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan.

Eroskitik 8 motorrez osatutako taldeak atera dira 5 minutuko tarteekin. Irteeran oinarrizko jarraibideak dituen ibilbide bat jaso dute, eta jarraitu egin behar izan dute. Bidean zehar, tarteko puntu batean beste ibilbide bat jaso dute, Arrasatera bueltan ekarri dituena. Proba hau Arrasaten hasi eta amaitzen den lehen aldia da. Itzuleran, Uarkapeko frontoian elkartu dira, arratsaldeko 18:00etatik 20: 00etara.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “mota honetako ekitaldien helburua gure moto-zaletasunaz gozatzea eta mundu hau arrasatearrengana hurbiltzea da.” Amaitzeko lunch bat, opariak eta zozketak izan dira parte hartu dutenen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen