Uztailaren 6tik 17ra klase intentsiboak eskainiko ditugu nahi dituenarentzat. Matematika eta hizkuntzak landuko ditugu batik bat, baina aukera legoke beste edozein alor lantzeko ere. Aste bat edo bi astez etorri ahal izango da ikaslea eskolak jasotzera, egunero bi orduz. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergora bideratutako eskolak izango dira.
Azken hilabeteak bereziki latzak izan dira hezkuntza munduan dihardugun komunitate guztiarentzat. Lan egiteko modu berrietara ohitu behar izan gara eta horrek guztiak bere prozesua eta denbora behar izan du.
Ikasturtea amaitzear den honetan aurrera begira jartzeko unea dela deritzogu eta bide horretan Ardatzek errefortzu eskola trinkoak eskaini nahi dizkie aurtengo ikasturtean gabeziak sumatu dituzten eta datorren urteari begira jarri nahi duten ikasleei.
Uztailaren 6tik 17ra klase intentsiboak eskainiko ditugu nahi dituenarentzat. Matematika eta hizkuntzak landuko ditugu batik bat, baina aukera legoke beste edozein alor lantzeko ere. Aste bat edo bi astez etorri ahal izango da ikaslea eskolak jasotzera, arestian aipatu bezala egunero bi orduz. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergora bideratutako eskolak izango dira.
Ardatzek betiko metodologiarekin jarraituko du; gelako ikasle gutxirekin, irakasle aditu eta arituak nahiz urteetako esperientzia oinarri harturik kalitatezko hezkuntza eskainiko du, beti ikaslearen interes akademikoak erdigunean jarriz.
Informazio gehiago nahi izanez gero Ardatzeko bulegoarekin jar zaitezkete harremanetan 943044702 telefonora deituz edo info@ardatz.net-era mezu bat idatziz. Plaza mugatuak dira, hortaz, gomendatzen dugu lehenbailehen izena ematea.
