Uztailean errefortzu eskolak Ardatzen

0
521

Testua eta kartela: Ardatz.

Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroan ekainaren 27tik uztailaren 15era klase intentsiboak eskainiko ditugu aurten ere. Matematika eta hizkuntzak landuko ditugu batik bat, baina aukera legoke beste edozein ikasgai edo alor lantzeko ere. Astebetez, bi astez edo hiru astez etorri ahal izango da ikaslea eskolak jasotzera, egunero bi orduz, goizez. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergora bideratutako eskolak izango dira.

Honakoa izango da ordutegia:

  • 9:30etik 11:30era LH eta BDHko lehen ziklorako.
  • 11:30etik-13:30ak arte DBHko bigarren ziklorako eta Batxilergorako.

Ikasturtea amaitzear den honetan aurrera begira jartzeko unea dela deritzogu eta bide horretan Ardatzek errefortzu eskola trinkoak eskaini nahi dizkie aurtengo ikasturtean gabeziak sumatu dituzten eta datorren urteari begira jarri nahi duten ikasleei.

Ardatzek betiko metodologiarekin jarraituko du; gelako ikasle gutxirekin, eta arreta indibiduala eskainiz. Irakasle aditu eta arituen urteetako esperientzia oinarri harturik kalitatezko hezkuntza eskainiko du, beti ikaslearen behar eta interesgune akademikoak erdigunean jarriz.

Informazio gehiago nahi izanez gero Ardatzeko bulegoarekin jar zaitezkete harremanetan nahi duzuenean 943 04 47 02 edo 685 282 700 telefonora deituz edo info@ardatz.net-era mezu bat idatziz. Ikasle kopuru oso mugatua izan ohi dugu talde bakoitzeko, hortaz, gomendatzen dugu lehenbailehen izena ematea.

ardatz.net

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen