Uztailaren 2ko ekitaldirako izen-ematea zabalik ostiral eta zapaturo

0
681

“Gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko egunetik gertuago!” dela azpimarratu du Gure Esku Arrasatek. Pirinioetako Bidea-Via Pirinenca ekitaldirako, Astate mendia argiztatzea egokitu zaie arrasatearrei.

Irudiak: GED.

Gure Eskuk adierazi bezala, “Euskal Herriko eta Kataluniako herritarrok, elkarrekin, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko ekimena geroz eta gertuago dugu!!”.

Gure Eskuko lagunek, uztailaren 2ra arte, ostiralero eta zapaturo, izen-emate mahaiak aterako dituzte kalera.

“Animatu eta zatoz izena ematera eta bide batez, kamiseta berria erreserbatzera”. Autobusak ere antolatuko dituzte. “Gailurra zain dugu!! Egin dezagun posible!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen