Era berean, denbora honetan Covid-19a eraginda ez da heriotza berririk izan. Orain arte 37 pertsona hil dira Arrasaten gaitz hau eraginda.
Covid-19an mundu eta estatu mailan gertatzen ari den positiboen gorakadak ere eragina izan du Arrasaten abuztuan. Eusko Jaurlaritzak uztailaren 20tik, orduan 283 kasu zenbatu zeuden, abuztuaren 24ra arte, asteko azken txostena argitaratu den arte, Arrasaten 67 positibo berri atzeman dira PCR testetan eta test serologikoetan, guztira 350 positibo.
Era berean, azpimarratu behar da denbora honetan Covid-19rengatik ez dela beste heriotzarik izan. Orain arte 37 pertsona hil dira Arrasaten gaitz hau eraginda datu ofizialen arabera. Gainera, Debagoieneko ospitalean ez dago gaitz honekin inork ospitaleratuta.