Uztailaren 20ra arte 283 positibo atzeman dira Arrasaten pandemia hasi zenetik

0
1330

Astelehenean, hilak 23, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Covid-19ari buruzko datu eguneratuak ezagutarazi zituen. Txosten horretan udalerri bakoitzean detektatutako positiboak agertzen dira, bai test PCR bidez, bai test azkar edo serologikoen bidez.

Arrasateren kasuan, pandemia hasi zenetik, uztailaren 20ra arte detektatutako positibo kopurua 283 da. Bestalde,  37 pertsona hil dira udalerrian, baina maiatzaren erdialdetik ez da heriotza berririk egon Covid-19arengatik.

Debagoieneko datu positiboak uztailaren 20ra arte:

  • Antzuola: 8
  • Aramaio: 5
  • Aretxabaleta: 70
  • Bergara: 84
  • Elgeta: 11
  • Eskoriatza: 23
  • Oñati: 60


Debagoienan uztailaren 20ra arte hildakoen datuak:

  • Antzuola: 0
  • Aramaio: 0
  • Aretxabaleta: 7
  • Bergara: 3
  • Elgeta: 1
  • Eskoriatza: 1
  • Oñati: 4

Positiboen txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen