Uztailaren 17tik desagertuta zegoen 30 urteko arrasatearraren gorpua aurkitu da

0
4674

Uztailaren 17tik desagertuta zegoen 30 urteko arrasatearraren gorpua aurkitu da gaur eguerdiko 14.00-ak aldera. Ertzaintzak plazaratutako informazioaren arabera “inguruan agertu da gorpua”, ez da inongo delitu-rik atzeman eta heriotzaren arrazoiak oraindik ikertzen dabiltza baina, Ertzaintzak adierazi duenez: “Ez da kriminaltasun-arrastorik aurkitu”

Asier Casas arrasatearra uztailaren 17an, larunbatean, ikusi zuen bere familiak azkenekoz. Goizeko 9:00etan atera zen Eskoriatzako bere etxetik, txakurrarekin batera, 4 hilabeteko staffy zuri bat, eta itzuli ez zenez, igandean bere familia desagerpena salatu zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen