Uxue Otxoa arrasatearrak hitzaldia emango du astelehenean Kulturaten

0
610

‘Psikologia, errendimendua eta ongizatea’ hitzaldia emango du psikologo arrasatearrak, Goienagusik antolatuta. Datorren astelehenean, azaroak 21, goizeko 10:00etan Kulturaten.

Beheko testua: Goienagusi / Goiko argazkia: Uxue Otxoa.

UXUE OTXOA, arrasatearra, kirol-psikologoa eta errendimendu handiko bideratzailea da.

EHUn (Donostia) graduatu zen Psikologian eta Unibertsitate berean (Leioa) lizentziatu zen Publizitatean eta Harreman Publikoetan. Gerora hainbat master (‘Osasun Orokorreko Psikologia’, ‘Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologia eta Coachinga’, …) eta ikastaro ditu eginak.

Kirolgi erakunde publikoarekin lankidetzan aritu izan da kirol-psikologo gisa.

Gaur egun kontsulta pribatua dauka, Arrasaten, non kirol eta enpresa arloan lan egiten duen, bakarka zein taldeka, adin, diziplina eta kategoria desberdinetako pertsonekin. Kirolariek ez diren beste pertsona batzuk ere artatzen ditu eta ondoren talde dinamika deportibo edo enpresarialak egiteko, beraien egoitza edo lekuetara mugitzen da.

Gainera, Irrisarri Business Land (IBL) proiektuan parte hartzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen