Uxue Azkuek irabazi du Asun Casasola V. Ipuin Lehiaketako gazte mailako lehen saria

0
904
Uxue Azkue

Arrasatera etorri da aurten Irungo Asun Casasola V. ipuin labur lehiaketako gazteen mailako euskarazko ipuin onenaren saria. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 5ean egin zen Irungo Brontë liburu dendan.

Testua: Edurne Muxika. Argazkia: Bidasoko Hitza. Bideoa: Arizmendi Ikastola.

Aurten “ez zaude bakarrik” lema izan da Irungo Asun Casasola V. Ipuin Laburren Lehiaketako lema. Ekitaldi honen helburua da indarkeria matxistarik gabeko gizartea irudikatzea.

Lehiaketa honen bidez txalotu nahi da Asun Casasolak azken hamaika urte hauetan erakutsi duen borrokarako jarrera, bere alaba Nagore Laffage erail zuten egunetik gaur arte iraun duena.

Aurten 378 ipuin aurkeztu dira guztira, bai Euskal Herrikoak baita kanpokoak ere: Madril, Bartzelona, Polonia, Hego Amerika…

Gazte mailan euskarazko 71 ipuin aurkeztu dira, eta Uxuek jaso du ipuin onenaren saria.
Uxue Almenen ari da ikasten, Batxilergoko lehen mailan.

Informazio gehiago hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen