Ustezko eraso sexualen harira, Udalak argitu du “Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ez dutela inolako salaketarik jaso”

0
1917

Irudia: Xataka Android / Beheko testua: Arrasateko Udala.

Ustez gertatutako eraso sexualen berri jasotzen duen audioa zabaldu da bolo-bolo Arrasate eta Debagoiena osoan. Honen aurrean, Arrasateko Udalak jakinarazi nahi du Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ez dutela inolako eraso sexualen salaketarik jaso; eta, beraz, herrian zabaldu den mezua faltsutzat jo dute.

Udalak audioa ez partekatzeko gomendatzen die herritarrei, desinformazioa, ziurgabetasuna eta segurtasun eza eragiten dituelako.

Halaber, Udalak gogorarazten du, erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituztela eskura, ondoko telefono zenbakietan:

● Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
● Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
● Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen