Osasun Sailak jakinarazi du uraren azterketak atzeman duela urak “ez dituela puntualki kalitatearen irizpide mikrobiologikoak betetzen”.
Argazkia: Oñatiko Udala, artxibokoa.
Jaurlaritzako Osasun Sailak ezagutzera eman du, bainu denboraldia baino lehen, Usakon uraren kontrola egin duela.
Azterketak atzeman du urak “ez dituela puntualki kalitatearen irizpide mikrobiologikoak betetzen”.
Ondorioz, gaur, asteazkena, zabaltzekoa zen bainu denboraldia atzeratu egin da “prebentzioz eta behin-behinean”.
Osasun Sailak adierazi du “jokaera protokoloa aktibatu dela” eta jakinaren gainean jarri dituela URA agentzia eta Oñatiko Udala, hauek ere euren prozedimentuak aktiba ditzaten.
Jaurlaritzak iragarri du “uraren kalitatea analizatzen jarraituko duela, gertaera amaitu arte, eta emaitzen berri emango” duela.




