Urteko azken mobilizazioa abenduaren 31rako antolatu du Arrasaten Sarek

0
721

Testua: Hainbat arrasatear.

Urteetan urtarrilean Bilbon antolatu ohi den mobilizazioa berezia eta garrantzitsua izan da, baina covida dela eta, azken bi urteetan ez da egin Bilbon. Iaz herrietan egin zen mobilizazioa eta gaur hemen gaudenok iaz ere hemen geunden Arrasateko herritarrei gonbidatzen mobilizazioan parte hartzera. Eta mobilizazio itzela izan zenez, hemen gaude berriz ere, urtean zehar aldarrikapenetan bidelagun izan ditugun eragile-kideekin batera, urtarrilaren 8an Bilboko kaleak gainezka egin dezaten kotxez edo autobusez hurbildu zaitezten animatzera.

Pandemiak gorabeherak izan ditu, baina gurekin jarraitzen du. Dena dela, ez dugu etxean geratu nahi, preso, deportatu eta iheslarien egoera irauli beharrean gaudelako. Horregatik, maskarak eta beharreko osasun neurriak harturik, abenduaren 31n Arrasaten eta urtarrilaren 8an Bilbon aterako ditugu kalera gure aldarrikapenak.

Arrasateri begira, 2021ean presoen eskubideen alde egindakoaren balorazio labur bat egin beharrean gaudela uste dugu. Indartsu hasi ginen urtea Gipuzkoako etorbidea lepo betez elurpean. Hotz pixka bat pasatu arren, lortutako emaitza ederrarekin ezin izan genuen irribarrea aurpegitik kendu.

Urtean zehar beste ekintza ugari egin ditugu, besteak beste Udalatx eta kurtzetxikiko mendi martxetako mobilizazioetan argazki politak lortu genituen.

Unai atxilotu zuten urtean jaiotako Arrasatearrekin mobilizazio jendetsua egin genuen apirilean, 31 urteko bizi osoko espetxealdia guztiz gizagabea dela ozen esateko.

1990ean jaiotako bertsolariekin, Jone, Miren eta Maialenekin, saio ederra egin genuen Monterronen gai-jartzaile Ane izan zelarik.

Oihanaren, Unairen alabaren, eta Xochtilen testigantza ere jaso genuen Kulturaten antolatu genuen hitzaldian.

Irailean 31 kilometroko elkartasun martxa ere antolatu genuen herrian zehar egiteko 31 eragilerekin batera. Herri mailan antolatutako mobilizazioa zen Unairen eskubideak bete ditzaten eskatzeko; izan ere, zigorra aspaldi beteta baitu eta etxean egon beharko luke, baina gezurretan oinarrituta kanpaina mediatiko itzela jarri zuten martxan Estatu mailan. Voxek eta PPk mobilizazioak ere iragarri zituzten Arrasaten eta asko tentsionatu zen giroa. Gatazkatik urrundu ginen eta Sarek Euskal Herri osoan mobilizazioak deitzeaz gain, Arrasaten manifestazioa deitu genuen arratsalderako. Herritarrek ederki asko jakin zuten erantzuten probokazioari eta bi mobilizazioak oso indartsuak izan ziren.

Mila esker gurekin batera parte hartu duzuen guztioi. Urteko azken mobilizazioa abenduaren 31rako antolatu du Arrasaten Sarek. Manifestazioa Sebero plazatik irtengo da arratsaldeko 18:00etan eta amaieran kantu ekitaldi labur bat izango dugu. Kaleak beteta eman genion hasiera urteari, lortu dezagun gauza bera urtea amaitzeko.

Preso guztiak Madriletik gora daude une honetan, aldaketa txiki batzuk izan dira, hori ez dugu ukatuko, baina orain dela urtebete aldarrikatzen genuena bizi-bizirik dago oraindik eta hori aldarrikatzera goaz Bilbora.

Hauek dira Sarerekin batera eskatzen duguna:

  •   Gaixotasun larriak dituzten presoak etxean nahi ditugu, artatzea senideen babes eta konfiantzazko medikuarekin egin ahal izateko.
  •   Sakabanaketa eta urrunketa amaitu behar da eta preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egon behar dira etxekoengandik gertu.
  •   Espetxean haurrak dituzten gurasoek elkarrekin egoteko eskubidea dute.
  •   Adinean aurrera doazen presoak etxean egon behar dira, euren osasunazaindu ahal izateko.
  •   Hiru laurdenak beteta dituzten presoek baldintzapeko askatasunean libre bizitzeko eskubidea dute.
  •   Euskal preso guztiek gradu progresioa izateko eskubidea duteGoian aipatu ditugun puntuak ez dira pribilegioak, preso guztiek dituzten eskubideak baizik, eta horrela zehaztuta daude zehatz-mehatz Espainiar Estatuko arauetan. Gainera, gure herrian elkarbizitza eta bakea eraikitzeko ezinbesteko urratsak dira.Behin betikoz gaur egun oraindik indarrean dagoen salbuespen legedia honi amaiera eman behar diogu eta horretarako herritar guztiok ezinbestekoak gara preso, deportatu eta iheslarien auziari aterabidea emateko.Horregatik gaur, ideia, sentipen eta bizipen ezberdinak ditugun Arrasateko, esparru ezberdinetako herritarrak batu gara, aldarrikapen hauekin bat egiten dugulako. Eta bide batez, gonbidapena luzatu nahi diegu Arrasateko herritar guztiei abenduaren 31n Sebero plazatik 18:00etan irtengo den manifestazioan eta urtarrilaren 8an Bilbon eta Baionan egingo diren mobilizazioan parte hartzera. Horrela, guztiok batera, modu ikusgarrian aldarrikatuko dugu garaia dela etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako.

Atxikimenduen zerrenda Arrasateko abenduaren 31ko mobilizaziorako eta Bilboko urtarrilaren 8ko mobilizaziorako:

● Abarrategi Edu
● Abuin Eva
● Agiriano Maite
● Altube Peru
● Alzelai Maider
● Arostegi Aitor
● Arregi Alvaro
● Arriaran Ihabar
● Barandiaren Iker
● Casado Ekiñe
● Eraña Eider
● Eraña Jose Mari
● Etxagibel Garbiñe
● Fatimetu Dah
● Galparsoro Ino
● Garai Olga
● Garai Ane
● Giraldo Jasone
● Gorosabel Ane
● Guridi Pedro
● Hmeied Salama Mami
● Ipiña Nagore
● Isasi-Isasmendi Anje
● Joana Mancisidor
● Martinez Alaitz
● Osinaga Ines
● Sagasta Pili
● Sainz Matilde
● San Miguel Mikel
● Sanmiguel Markel
● Telleria Iñaki
● Ugalde Ana

● Ugalde Inesa
● Vitoria Ainhoa
● Zabala Josu
● Zaitegi Beñat
● Zuazubizkar Ane
● Zubizarreta Oihan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen