Urtean landutako artelanekin jendarteratu dira San Juan de Dios Ospitaleko lagunak

0
1322

Osasun Mentalaren Mundu Egunarekin bat, Arrasateko ospitale honek azoka ireki du Seber Altuben, herrikideak erakarriz.

Ekimenak borondate bat plazaratu du: “buru-gaixotasunen normalizazioa sustatu eta oraindik ere existitzen diren estigma sozialak apurtzen jarraitu nahi dugu”.

Horregatik, aste honetarako hainbat ekintza antolatu dituzte, hain zuzen, “zentrotik kanpora irten, herritarrengana hurbildu eta gure kolektiboari ikusgarritasuna emateko asmoz”.

Hala, gaur goizean Terapia Okupazionalean diharduten erabiltzaileak kalera atera dira urtean zehar egindako lan ugari salgai ipiniz.

“Herritarrak gure postura hurbiltzera gonbidatu” izan dituzte eta herrikide ugarik hala egin dute.

Horri guztiari esker, “San Juan de Diosen bizi diren pertsonen gaitasunak, trebetasunak eta sormen-lanak gertutik ezagutzeko aukera” dute.

Hori gutxi ez eta herritarren eta San Juan de Dioseko parte-hartzaileen artean hainbat salerosketa izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen