Hori horrela, onartuak izan dira: Santa Teresa-Galizia kaleak lotuko dituen igogailu sistemaren proiektuaren idazketa, Ekobulebarreko obra eta bere zuzendaritzaren esleipen prozedura, , ospitale ondoan aparkaleku gehiago izateko pabilioi baten eraistea, eta Santa Barbarako Ur txorroen jolas parkeko etxola mural batez margotzea.
Testua: Arrasateko Udala.
Udal Gobernuak urte bukaerarako Arrasate biziberritzeko proiektuak eta ekonomia berraktibatzeko proiektuak martxan jartzeko proiektu ezberdinen idazketak onartu ditu, eta Alarma Egoera bertan behera geratu bezain laster jarriko dira martxan epeak. “Koronabirusak geldiarazi gaituen honetan, Udalak buru belarri jardun du lanean, telelana baliatuz, eta prest ditugu aurreikusiak zeuden obrak eta baita proiektuak aurrera eramateko tresna guztiak ere”.
Hori horrela, onartuak izan dira: Santa Teresa-Galizia kaleak lotuko dituen igogailu sistemaren proiektuaren idazketa, Ekobulebarreko obra eta bere zuzendaritzaren esleipen prozedura, , ospitale ondoan aparkaleku gehiago izateko pabilioi baten eraistea, eta Santa Barbarako Ur txorroen jolas parkeko etxola mural batez margotzea.
Alarma egoera jaso bezain laster, epeak abian jarriko dira, eta ekonomia suspertzen lagunduko duten ekimen horiek aurrera eraman ahal izateko bideari ekingo dio Udalak. Helburu da proiektu guztien idazketak esleitzea, eta ahal den neurrian obrak ere bideratuta izatea 2020 eta 2021an.
Santa Teresa-Galizia kaleak lotuko dituen igogailu sistemaren proiektuaren idazketa esleipena
Udalak konpromisoa du, Erguineko ekimen integralaren ostean, Santa Teresa-Galizia kaleak lotuko dituen igogailu sistema izatekoa hurrengoa. Igogailu sistema ezartzeko proiektuaren idazketa esleitzeko lehiaketa jarri da abian orain. 48.500 euroko aurrekontua ezarri du Udalak, BEZ barne, eta esleipendunak 6 hilabeteko epean burutu beharko ditu lanak.
Udalak adierazi duenez, “proiektu honek genero ikuspegia barneratuko du segurtasuna oinarri eta Santa Teresako bizilagunen mugikortasunean eragin zuzena izango du hobera, oinezkoen mugimenduak sustatuz eta autoen erabilera gutxiaraziz.
Ekobulebarreko obren eta obra zuzendaritzaren esleipena
Maitzaren 1 plaza eta Maalako biribilgunea lotuko dituen bidegorriak jarraipena izango du. Garibaiko BUS geltokiari itxura berri bat emango zaio, motorrentzako eta bizikletentzako aparkalekuak eta TAXIen geralekua ere berregokituz. Horrez gain, Biterri eta Maalako biribilgune arteko zatia oinezkoentzat eta bidegorriarentzat bakarrik utziko da (ibilgailuek jada ezingo dute hortik igaro).
Alfontso X plaza oinezko gune bihurtuko da, eta Sebero-Portaloia-Biteri oinezko gune zabalarekin bat egin. Grupo San Juan aldera ematen duen erreka bazterra oinezko bihurtuko da ere, ibai ertzeko egon-gune bat sortuz. Alfontso X plazan dagoen Biteriren estatuabere izena daraman kaleko berdegunera lekualdatuko da.
Lan hauetarako aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da, BEZ barne. Gauzatzeko epea 18 hilabetekoa da.
Ospitale ondoan aparkaleku gehiago izateko pabeloi baten eraispena burutzeko esleipen prozedura abian jarri da (Transportes Aramburu) eta Santa Barbarako parkeko etxolan mural bat margotuko da.
Zalduspe esparruarekin iraupen luzeko ekimen bateratuan beste urrats bat da. Transportes Aranburu bezala ezaguna den eraikina eraitsi eta ingurua txukunduko da.
Aurrekontua 175.000 eurokoa da, BEZ barne, eta lanak 6 hilabete irautea dago aurreikusia.
Santa Barbarako ur-parkeko instalazioen txabolaren kanpoaldeko lau hormetan ur-jolasen inguruan murala egitea esleitu da ere, Joana Mancisidor Akizu artista arrasatearra izango da arduraduna. 1815 euroko aurrekontua du, BEZ barne, eta aurreikusten da ekainerako amaituta egotea.
Eta OTA sistema ezarri, eta 3.000.000 euroko diru-laguntzak COVID-19ari aurre egiteko, eta musika etxean pufoa ordaintzeko..
Maria eta cia. kontziente zarete zenbat diru ez den sartuko krisiaren ondorioz herriko diru poltsan?
Ez gaitzazue zor amaigabe batean sartu. EAJ/PNVk bere propagandan AUZOLANA hitza erabiltzen du. Badakizue hori hitz hori eta proposatzen duzuenak ez duela zerikusirik? Auzolanak herritarrak ditu erdigunean eta ez ondasunak.
Zorrak ez dira argazkiekin kitatzen. Badaezpada.
Ekonomia suspertzeko??? Benetan? Adarra jotzen?
Genero ikuspegia??? Erguingo igogailua ikusi duzue? Arriskutsua ez hurrengoa,
Hau da zuen eredua? Aiii ama!!! Gureak egin du
Ba nik proposatzen dot gauza bat gure Psoe-PNV binomioari: Utzi porsaco emuten tabernei zuen sonografo eta multekin , ze momentu hontan hostalari askok bihar dabe laguntza ez oztopuak.
Ekonomia suspertzeko? Ze txantxa da bau Alkatesa ? Eraikuntza enpresak suspertzeko eta zuen poltsikoak diru zikinez betetzen jarraitzeko. Garbi itzegin. Herria suspertzeko kaleak biziari bueltatu behar dirá, herriko komerzio eta hotalaritzari errastasunak eta laguntzak eman ehuren lana behar den bezala eta segurtasunez egin dezan.. eta herritareei beraien eguneroko bizia bueltatu ahal izateko segurtasun medio eta higiene handieena aseguratu : maskarak herritareei banatu eta herritarrek maskarak esku eta edonon lor dezala garantizatu.. etabar . MARIA UNARTETXENA , KORONAVIRUSAK ERAGITEN ARI DEN HERIOTZAK ETA KALTE LARRIAK IKUSITA AURPEGIA EDUKI BEHAR DA GERO . TA ZU HAIN GARRANTZIA IZANGO DEN DIRUA ORAINDIKAN ES DAKIGUN ERABILIKO DUGUN PARKE ETA IGOGAILU BATEAN GASTATZEA . BIRUTIK PASATZEA BAKARRIK YA ERAKUSTEN DIT NIRI ZEINENTZAT DEN ZUEN POLITIKA. LEKU XUME HONTATIK ARKA PUBLIKOEN DESPOLFARRO HONEKIN DESADOS DAUDEN HERRITARRRI ADIERAZTEA MESEDEZ. HERRI HONEK EZ DU MEREZI IDAL GOBERNU HONEK HERRIARI EMATEN DION MALTRATOA.
No sabemos dónde están tanto alcalde como concejales.Estan escondidos?Eso si hay no hay Ertes ni paro ni recuperación de horas. Pdta. Me río yo
Ene! ez dakit ba ekonomia aktibatzeko hori baino zertxobait zerioagoa den egitasmoa garatu beharko dugula uste dut. Hauek guztiak egiteak lanpostuak sortuko dituela esan dezakezue baina ez halabeharrez arrasatearrentzako ezta ere gehien behar duenarentzako. Ez dakit oso arraroa egiten zait horrelako gauzak irakurtzea, herri honek badauka bere ekonomia aktibatzen esperientzia handia eta emankorra, gainera ekonomia sozialean oinarritua batez ere, esango nuke ondorioz jakitura ere baduela. Nola liteke udalak hau proposatzea? ez da bat ere serioa, Arrasate moduko herri batean hau proposatu eta pentsatzea herritarrok ez dugula pentsatuko txapuza bat dela. Susmoa dut ekonomialari gutxi dagoela hor inguruan eta herria urte batzuek aurretik.