Urte arraro honetan ere badator ARTEAN

0
820

Testua: Artean.

Oraingo honetan ezin izango dugu beste urteetan bezela ospatu/erakutsi hilabete hauetan egin dugun lana. Baina, betiko indarrarekin eta intentzioarekin gatoz.

ARTEAN kolektiboren laugarren erakusketa honetan artista hauek hartuko dute parte:

Helena Azkaragaurizar Jauregi //// Amaia Albes Garitano //// Miren Barrenetxea Iñarra //// Euri Bruña Iturbe //// Lexuri Doyague Loiti //// Joana Manzisidor Akizu //// Amaia Martinez de Arenaza Yarza //// Sara Miguelez Garitano //// Amaia Santamaría Andrés //// Maddi Urizar Altuna //// Jone Alaitz Uriarte Iriarte ////

Erakusketa Arrasateko Kulturaten izango da ekainaren 1etik 22ra.

Bestalde, irekiera ekainaren 4an 19:00etan izango da, eta nola ez, gonbidatuta zaudete. Egun horretan Ekiñe Casado Uriarte, Maria Oses Saiz eta Olatz Urkia artistak ere bertan izango dira.

Oraingo honetan, gaia elkar lana izango da. Isolamendu garai hauetan elkar indartzea eta batera lan egitea beharrezko izan dugu eta obra kolektibo bat erakustera gatoz.

Alfombra, eta izara batzun bueltan.

Beraz, atseginez gonbidatzen zaitugu gure ekimen guztietara.

Guzti honetaz gain, itxiera ekitaldi bat izango dugu ekainaren 18an 18.00tan Kulturateko Loramendi gelan. Honetarako, Amaia Urzain Martinez eta Manu Muniategiandikoetxea izango ditugu gonbidatu bezala prestatu dugun solasaldirako eta bertan, moderatzaile lanetan Jone Uriarte izango dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen