Urtarrilaren 28an hasiko dira Musakolako kiroldegiko igerilekuko beiratea jartzen

8
1397

Abenduan egin zen bezala, urtarrilean ez zaie kuotarik kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei.

Testua: Arrasateko Udala.

Urriaren 21eko haize bortitzak kalte ugari eragin zituen herrian. Horien artean, Musakolako kiroldegiko igerilekuko beiratea jausi zen. Ordutik, zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzeko lanak izapidetu ditu Udalak: peritu-azterketa, aseguruaren txostena, konponketaren zehaztapena eta lanen esleipena.

Azaroan, Udalak konponketa lanen aurrekontua eskatu zion tokiko enpresa bati. Enpresak aurrekontua bidali zuen, eta lanak hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartu zuen. Udalak lanen kostuaren aurrerapen bat izapidetu zuen, abal bidez bermatua, materialaren erosketa egiteko.

Enpresak abenduaren erdialdean jakinarazi zuen exekuzioa abenduaren amaierara arte atzeratuko zela, eta urtarrilaren 11n beiratea instalatzen hasiko zela jakinarazi zuen. Azkenik, hornitzaileen atzerapenak direla eta, lanak urtarrilaren 28ra arte atzeratu dituzte.

Udalak zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko konpromisoa hartu du eta
barkamena eskatu die herritarrei zerbitzurik ez izateagatik. Ildo horretan, abenduan egin zen bezala, urtarrilean ez zaie kuotarik kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei.

8 IRUZKIN

  1. Egun on,
    lotsagarria da kiroldegiaren kudeaketa.
    Herritar moduan gastua igo egin zaigula jakinean jarri behar dugu biztanlea, 2021 denboraldian baja asko izan dira eta..
    Horren inguruan baduzue zer egin kazetariok, datuak jasotzen….

  2. Kuotak itzultzeaz aparte esaiozue agur urte luzez kiroldegiko abonatua izan den herritar honi. Pena handiz baina PNV-PSOEren gestio desastrosoak Kiroldegian eragin dizkidan traba eta itxieren ondorioz ni ere bajan emango naiz!

    – Legealdi hasieran kiroldegi berria egitera konprometitu zineten. Oraindik ez duzue ezer egin…
    – Urrian kristala apurtu eta lehenbailehen konpontzera konprometitu zineten. 3 hilabete eta gero ez duzue oraindik konpondu…

    Kea besterik ez diguzue saldu. Kulpak ondokoari botatzea errazena da. Noiz asumituko duzue zuen kagaden erantzunkizuna? Noiz hasiko zarete herri honentzat serioki lanean?

  3. Nik ere 30 urteren ostean agur esango diot kiroldegiko bazkide izateari. Ondo neurtutako diskurtso eta argazkiak ateratzen dituzue zuen jarduna goraipatzeko. Bai. Baina dena beti azalekoa.
    Muinera joan ezkero, kudeaketa desastrosoa besterik ez da ageri.
    Kiroldegiko sarreran argazki eta panel ugari bai baina gero herritarrontzat zer? Hobe da minimoak beteko dituen kiroldegi xume bat izatea.
    Lotsagarria.

  4. Eta igerilekuko kristalak zergatik apurtu ziren? Seguritik atea zabalik utzi zutelako eta haize zakarra sartu zelako. Norena da errua? Kiroldegiko gerentearena agian? Nola iritsi zen andra hori disfrutatzen ari den postura? Errua ez da politiko batzuena bakarrik.

  5. Igerilekua erabiltzeko aukera ez dugu izan azken 3hilabetetan,baina behintzat inor ez da lapurretan ari.Abonu partea itzuli digute eta hori inork ez du baloratzen.Inoren esku ez dagoen zerbaitengaitik(klima)apurtuz zen,eta udaletxea ez zegoen behartuta diru hori utziltzera,zeren alta ematerakoan inork ez du halakorik sinatu.Beste toki bat bazen agian ez zuten diru partea itzuli ere egingo.Adibide gisa,pandemiaren eraginez,hainbat kirol froga bertan behera gelditu ziren,eta zenbaitek ez zuten inskripzio dirurik itzuli ere egin tartean Ironman frogaren batek Edo bestek (diru kantitate inportantea).Gainera ikusita abonatua asko eta asko ordurik gabe gelditzen ginela erreserbekin,rentableago irten zaigu askori diru itzulketa hori.Gaineta pixkat mugitu ezkero,igeri egitea nahi izan duenak igeri egin du!

  6. Gestio txarra benetan.
    Nola apurtu den ez dio inporta (gauza horiek gertatzen dira) modua eta zein epetan konpontzen den bai.
    Esandakoa, prentsan saltzen saltzen……… ez bulegoetan buru belarri lanean.

  7. Joder Beste bat: normala da kiroldegiko kristal guztiak haustea?kiroldegiko funtzionarioek eta gerenteak ez daukate inolako erantzukizunik? Ez daukagu zelan apurtu diren jakiteko eskubiderik? Arazoa “gestioa” baino ez da? Kristaleroa ekartzeko protokoloa aktibatzeko araudia ez dutela ondo gestionatu?Utzikeria gehiegi somatzen dut. Jakingo dugu zenbat gutxituko den abonatuen kopurua?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen