Ipuinak kontatzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira, edonor kontatzen has dadin. Tailer hau zuzenduta dago 0-7 urte bitarteko haurren guraso, hezitzaile edota bitartekariei.
Urtarrilak 16, 23 eta 30 (larunbatak)
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Irakaslea: Saroa Bikandi
Izena eman daiteke bibliotekan edo web orrian: https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea
* Izen ematea zabalik urtarrilaren 12ra arte. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira.