Urrin tabernan lapurtu dute, eta Urretxu tabernan saiatu dira

0
1373
Uribe

Atzo goizaldeko 3:30ak aldera, bi lapur Uribarri etorbideko errepideko estolda baten tapa hartu zuten, eta Urrin tabernako leihoaren aurka bota zuten.

Argazkiak: Urrin Taberna

Lapurrak tabernara sartu ziren eta tabernako alarma presentziala piztu zen. Lapurrek kaxa erregistratzailean zegoen dirua ostu zuten.

Bizilagun batzuek kolpeen zaratak eta alarma entzun zituztenean, bizilagunek Ertzaintzari telefonoz deitu zioten. Ertzaintzak Udaltzaingoari abisua eman zion, eta udaltzainen patruila bat Uribarri etorbidetik hurbil zebilen.

“Udaltzainek kotxetik ikusi zituzten bi lapurrak tabernatik ihes egiten, eta eurei segika hasi ziren” azaldu digu tabernako arduradun batek.

“Lapur bat alde batetik ihes egin zuen eta beste lapurra bete toki batetik. Hori ikusita, udaltzain bat kotxetik jaitsi zen eta lapur bati jarraitu zion. Beste udaltzainak kotxearekin beste lapurra harrapatzen saiatu zen. Hala ere, bi lapurrek ihes egitea lortu zuten”.

Ertzaintzak “lapurretaren berri eman zigun goizaldeko 3:45ak aldera, eta berehala bertaratu behar izan ginen”.

Urrinek ere lapurreta bat jasan zuen 2018ko Santamasetan: “Leihoa palanka batekin behartu zuten, eta dirua lapurtu ziguten. Makina txanponjalean osten saiatu ziren”.

Atzoko lapurretaren ostean Urrin tabernako lagunek adierazi dute “zure burua babesik gabe ikusten duzu, egoeraz ohartzen zara eta zigorrak handitu behar direla”.

“Aldaketa bat beharrezkoa da, eta herritarrek adi egon behar dute lapurreten aurrean. Zerbait susmagarria entzun edo ikusiz gero, abisatu beharra dago. Soluzio bat beharrezkoa da”.

Atzo goizaldean ere, lapurrak San Andresko Urretxu tabernan osten saiatu ziren. ‘Modus operandi’a berbera izan zen, tabernako arduradun batek azaldu digun bezala:

“Kaleko estolda bateko tapa bat hartu zuten eta sukaldeko leihoa apurtu ziguten”, baina ez ziren lokalera sartu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen