Urriaren 31 arte establezimenduek diru laguntza eska dezakete, Covid-aren aurkako neurrietarako

0
418

Urriaren 31ara luzatu du eskaera epea Udal Gobernuak. Eskaerak telematikoki izapidetu daitezke arrasate.eus webgunean edota BAZen.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udalak herriko establezimenduak Covid-19aren aurrean beharrezko diren higiene eta babes neurrietara egokitzeko diru-laguntza lerroa jarri zuen abian irailaren 16an.

Diru laguntza lerro honen helburua da “COVID19ko pandemiagatik beharrezkoak diren higiene edo eta babes neurri bereziak ezartzeko herriko saltokiek egin duten eta egingo dituzten material erosketak eta inbertsioak finantzatzea”.

Laguntzak euren zerbitzua emateko “bezeroak aurrez aurre artatzen duten establezimenduei zuzenduak daude, COVID 19ri lotutako alarma egoeran itxita egon direnak, edo eta zabalik egon direnak baina aurreko urteko epealdi berekoarekin alderatuta, gutxienez, %40ko fakturazio beherakada jasan dutenak”.

Laguntza lerro honen bitartez diruz lagunduko dira COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarri beharreko higiene edo eta babes neurri berezi berriekin lotutako halako produktu, ekipo edo eta instalazioen gastuak:

  • BEP (babes ekipo pertsonalak).
  • Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Bezeroak eta establezimenduko langileak babesteko instalazio eta ekipo bereziak.
  • COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarri beharreko higiene edo eta babes neurri bereziekin lotutako bestelakoak.

Programa honek lagunduko ditu “2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eginiko material erosketak edo inbertsioak. Gehienez, %50 finantzatuko du, 500 euroko mugarekin enpresa edo elkarte bakoitzagatik”.

Laguntza hau #TxikiakegitengaituHaundi kanpainaren baitan kokatzen da eta finantzatuko da “Gipuzkoako Foru Aldundiak txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomo eta EPEen jarduera ekonomikoa bultzatzeko, eta COVID-19aren eragina minimizatzera Udalei bideratutako lerrotik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen