Herritarrek kanpainaren aurreko edizioan bezala parte har dezakete: herritarrak 10 € ordainduta 30 euroko balioa eskuratzen du. Bigarren edizio honetako 7.523 erosketa-bonoetatik dagoeneko 5.640 saldu dira, Udalak azaldu duenez.
Argazkia: MB artxiboa.
‘Txikiak egiten gaitu haundi’ kanpainaren helburua da “herriko negozioei itxialdiak ekarritako krisiari buelta ematen laguntzea”.
Udalak baieztatu duenez, bigarren edizioa martxan dago, irailaren 7an abiatu baituzuen, erosketa-bonoak herritarrentzat erosgai jarriz.
Bigarren edizio honetan 7.523 erosketa-bono jarri dira erosgai eta “jada 5.640 saldu dira”. Beraz, oraindik 1.883 bono dituzte erosgai herritarrek, aurreko kanpainaren baldintza berberetan:
Herritarrak 10 € ordainduta 30 euroko bonoa eskuratzen du. Familia bakoitzeko bat edo bi eskura daitezke, unitate familiarraren kide kopuruaren arabera. “Aurreko sortan bonoak erosi zituzten arrasatearrek ere parte har dezakete edizio berrian”.
Bono bakoitza hiru frakzioz osatuta dago: 5 €, 10 € edo 15 €. “Frakzio bakoitza zatiezina da, eta bonoak trukatzeko Nortasun Agiria aurkeztu beharko da aldi berean”.
Arrasateko hainbat establezimendutan erabili ahal dira, denda edo zerbitzuetan. “Kanpainatik kanpo geratu dira azalera handiko saltokiak, loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak eta janari dendak”.
Bonoa BAZen edo Udalean bertan eros daiteke. Bonoa erosteko eta ondoren erosketa egiteko azken eguna urriaren 31 izango da. Informazio zabalagoa behar izanez gero: txikiakegitengaituhaundi.eus