Urriaren 21etatik igerilekurik gabe [Testua: zenbait erabiltzaile]

3
957

Pasa den urriaren 21ean izandako haize bortitzek kiroldegiko igerilekuko leiho guztiak suntsitu zituzten. Ordutik, itxita dago eta erabiltzaileok ez dugu bertaratzeko aukerarik izan.

Azaroaren 13an Udaletik helarazitako informazioaren arabera, “abenduaren erdialdean berrirekiko” zela aipatzen da albiste honetan.

Bada, iritsi da abenduaren erdialdea eta oraindik leihoak jarri gabe daude. Gauza bat esan eta beste bat egin, inongo azalpenik eman gabe…. eta arrasatearrok ezin instalazioak erabili. Gustatuko litzaiguke jakitea noizko egongo den zabalik igerilekua, bertan kirola egin edo jolasean aritzeko. Emandako hitzari eutsi!

3 IRUZKIN

  1. Herri honetako kirol instalakuntzak lotsagarriak dira eta kasu honek argi erakusten du zenbateko garrantzia ematen zaion arlo honi… Ia 2 hilabetez igerilekua itxita eta denok txiton!

    Iturripeko frontoi handiko zapaia jausita eta euria egiten duenean ezin jolastu, Antoñako saskibaloi kantxaren egoera lotsagarria, eta abar eta abar…

  2. Bai, horretarako Mariak ez du inolako prentsaurrekorik egiten.
    Beldur estenikoa? Ez, ez dut uste, mangera soil bat inauguratu izan du eta.

  3. Gure alkatesa maitagarria ez zauen zin egin Kiroldegi Txatxiguay Bat eraiki bihar zauela? Edo Haurteskundiak irabazteko gezur Bat zan??

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen