Urtebeteko geldialdiaren ondoren, Kooperatiben arteko VI. Lasterketa Solidarioa bueltan da Urkuluko urtegia elkartasun pausoz betetzeko.
Testua: Mundukide.
Afrika eta Hego Amerikako milioika biztanlerentzat pandemia beste arazo bat besterik ez da izaten ari. Jaioaz bat, gutariko askok azken urtean sentitu dugunarekin bizi dira eguna joan eta eguna etorri. Heriotzaren atzaparretatik ihesi, familiako kideren bat noiz galduko beldurrez eta miseria egoeran etorkizunerako itxaropen izpirik gabe.
Jakin badakigu, munduko ipar hemisferioan jaio izanagatik ditugun pribilegioak, eta kontzientzia hori da aukera berdina izan ez duten pertsonekin modu solidarioan jokatzera bultzatzen gaituena.
Esperientzia kooperatiboaren parte garenok, mundu hobe baterako zutabeak eraikiz eta lan-esperientzia partekatuz gara solidarioak, mundu-mailan erreferentzia den gizarte-ekonomiako eredu justu eta ekitatiboa sustatuaz.
Nola parte hartu KLS lasterketa solidarioan?
1. Hiru kirol modalitatetik batean parte hartuta.
X3 TALDE LASTERKETA
- Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako taldea
- Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa / Gizonezkoa
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 11:00etan
NORDIC WALKING
- Publiko guztientzat
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
OINEZKOA
- Publiko guztientzat
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
2. DORTSAL SOLIDARIOA eskuratuta.
KLS en izenemateak, froga egunerako asegurua eta kamiseta barne hartzen ditu, baita babesleei esker antolatzen degun zozketan parte hartzeko aukera.
X3 lasterketako modalitate bakoitzeko lehenengo posizioan iristen den taldeak jasoko du saria eguerdiko 12:00 etan helmugan.
Prezioa: 15€ pertsonako / 5€ ikasleak
Izema emateko azken eguna: 2021 urriak 10
Zertan laguntzen dut lasterketa solidarioan parte hartuaz?
Lasterketarekin bildutako laguntza ekonomikoa, Afrika eta Hego Amerikan bultzatzen ditugun programa sozioekonomikoak garatzeko erabiliko dugu.
Ezagutu Mundukideko lankidetza proiektuak
Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopian, milaka nekazariri laborantza-aukerak eskaintzen jarraituko dugu, familia elikatuz gain errenta sortzeko duten gaitasuna hobetu dezaten. Hego Amerikako Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzea helburu izanik, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino kooperatiben jarduna hobetu dezaten lanean jarraituko dugu, prozesuak optimizatzeko erreferentzia diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz.
Mundukiden 2021 urteari ohiko konpromisoz eta erantzukizunez heldu diogun arren, ardura berezia sentitzen dugu momentu hauetan eta ahalik eta epe motzenean inpaktu handiena lortu ahal izateko ari gara lanean.