Urriaren 17an izango da aurten Gatz Eguna

0
445

Debagoieneko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean, herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz
baten inguruan duen lotura. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera
bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari. Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.


DEBAGOIENA GASTRONOMIKA ekimenaren barnean bertako produktuak oinarri moduan hartuta hainbat jarduera antolatzen dira eta urriaren 17an gatza izango da egunaren ardatza LEINTZ GATZAGAN. Egitarau zabala guztientzako gastronomia, mendi ibilaldiak, azoka ekologikoa….


Leintz Gatzagan, gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna ezagutzeko BASO GAZIA BASO BIZIA mendi ibilbide gidatuarekin hasiko da eguna goizeko 10:00etan eta ordu berean, Leintz Gatzagako pagadiak ezagutzeko
ibilbidea ere antolatu da.

Lehen aldiz, BASO BAINUAK eskainiko dira Leintz Gatzagako naturgune paregabean. Naturan bost zentzumenekin
murgiltzeko ibilaldi lasaia egiteko aukera izango da goizeko 11:00etan. Herriko frontoian 11:00etatik aurrera produktu ekologikoen azoka izango da, Debagoieneko eta inguruko 15 ekoizleek parte hartuko dute.


Azokako produktuak oinarri moduan hartuta ORTUTIK AHORA Elkarteak sukaldaritza tailerra eskainiko du eta baita
ere, dastatzea egindako produktuekin. Gainera, Plazan garai batetan lixiba egitearen erakustaldia izango da eta baita ere, haurrentzako zurezko plaza jokuak.

Gatz Museoan gatz xaboiak egiteko tailerra egiteko aukera ere izango da. GATZ EGUNA izanik, Gatz Museoan bisita gidatuen eskaintza berezia egingo da ondorengo orduetan:


-euskeraz: 11:00-12:00-13:00
-erderaz: 11:30-12:30-13:30


Gogoratu, urtean zehar ere Gatz Museoa ezagutzeko hainbat aukera daudela eta horrela, larunbatetan, igandetan eta jai egunetan bisita gidatuak izaten direla 12:00etan euskeraz eta 13:00etan erderaz. Taldeentzako aurrez eskatuta bisita gidatuak antolatzen dira. Eta noski, Gatzagako gatza ere erosi daiteke, iadanik EUSKO LABEL zigiluarekin.


Mendi ibilaldian, baso bainuetan eta gatz xaboien tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Informazioa eta izen ematea: infoturismo@debagoiena.eus 943 79 64 63 943 71 89 11 Leintz Gatzagako Udalak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak eta Deba Garaia Landa Garapenak elkarrekin antolatutako ekitaldia, BIOLUR eta EKOLURRA elkarteekin batera. Ekitaldia burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren laguntza ere jaso da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen