Urriaren 16an Mundukideren kooperatiba arteko lasterketa solidarioa egingo da

0
628

Urriaren 16an, igandea, Kooperatiben Arteko Lasterketa Solidarioaren VII. edizioa ospatuko da Aretxabaletako Urkulu urtegian. Helburua da pertsona pobretuei elkartasuna adieraztea eta mapa globaleko eremu pobretuenetan jaio, hazi eta bizi direnen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea.

Beheko testua: Mundukide.

MUNDUKIDE, POBRETUTAKO HERRIALDEEI ZUZENDUTAKO ELKARTASUNA

Taldean lasterka zein oinez. Motelago edo azkarrago. 10 urterekin, edo 40rekin, edo 70ekin… Modu askotan parte hartu
ahalko da urriaren 16an Aretxabaletako Urkulu urtegian egingo den Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioan.

URKULUKO URTEGIA, EKARTASUN UNIBERTSALAREN ISLADA

Neurri handiagoan edo txikiagoan, “Lehen mundu” honetako kide garen guztiok jabetzen gara jaio garen lekuan jaio izanaren pribilegioaz. Kontzientzia horrek bultzatzen gaitu aukera bera ukatu zaizkien pertsona eta gizarte horiekin elkartasunez jokatzera.

Duela 23 urte jaio zen Mundukide. “ Lanaren” bitartez, gizartea eraldatzeko”. Jose Maria Arizmendiarretaren ideiek iraultza sozial eta ekonomiko oso bat bultzatu zuten gure gizartean eta Mundukidek filosofia eta “egiteko era” zabaltzen ari da munduan zehar, bizi baldintza zaurgarrietan bizi diren pertsonekin elkarbanatuaz.

Sorreratik izan da mugimendu kooperatiboa Mundukiderentzat funtsezko pieza, eta gaur egun ere Mondragon taldeko kooperatiben lankidetza eta babesa ezinbestekoa eta erabatekoa da. Horrezaz gain, ezin ditugu ahaztu, bidelagun diren gainontzeko erakunde eta pertsona guztiak, beraien lankidetza eta babesik gabe Mundukidek ezingo lukeela lankidetzan aritu.

PUBLIKO GUZTIARENTZAT GONBIDAPEN BEREZIA

Zazpigarren edizio honetan, deialdi berezia egiten diogu gizarte osoari, urriak 16an ospatuko den lasterketa solidarioan parte hartzera gonbidatuz. Nahiz eta x3 lasterketa kooperatibetako bazkideei soilik zuzenduta egon, gainontzeko modalitate guztiak publiko osoari zabalik daude.

PARTE-HARTZE MODALITATEAK

  • X3 TALDE LASTERKETA (KOOPERTIBENTZAT SOILIK)
    • Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako taldea.
    • Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /Gizonezkoa
    • Ibilbidea: 6.3 Km.
    • Irteera: Goizeko 11:00etan
    • 10 € pertsonako
  • MARTXA NORDIKOA
    • Publiko guztientzat
    • Ibilbidea: 6.3 Km
    • Irteera: Goizeko 10:30etan
    • 10€
  • OINEZKOA
    • Publiko guztientzat
    • Ibilbidea: 6.3 Km
    • Irteera: Goizeko 10:30etan
    • 10 €

HAUR ETA GAZTETXOENTZAT LASTERKETA BERRIA

Urtero gerturatzen dira haur eta gaztetxoak gurasoekin batera Urkuluko lasterketara eta aurten 2004 – 2016 bitartean jaiotako gaztetxoenen parte hartze gosea asetzeko lasterketa berezia izango dute, adin tarte bakoitzari dagokion distantzia egokituta.

LASTERKETA

  • 2014-2016 Jaiotakoak: 400m
  • 2012-2013 jaiotakoak: 500m
  • 2010-2012 jaiotakoak: 1000m
  • 2008-2009 jaiotakoak: 1500m
  • 2004-2007 jaiotakoak: 7000m
  • Irteera: Goizeko 10:00etan
  • Doako parte hartzea

DORTSAL SOLDIARIOA

Norbaitek, Urkuluko Kirol modalitateetan parte hartzerik ez balu, dortsal solidario eskuratu dezake KLS ekimen solidarioarekin bat egiteko.

FAGOR ELEKTRONIKA, KREAN ETA ATHLON, ANTOLAKETAN

Urteroko ATHLON kooperatibaren laguntzaz gain, aurten KREAN eta FAGOR ELEKTRONIKA kooperatibak elkartuko dira antolakuntza lanetara. Lasterketaren dimentsioa handituz doan neurrian ezinbestekoa da lantaldea haztea.

ESKERRIK BEROENAK BABESLEEI

Eskerreik beroenak luzatu nahi dizkiegu, LABORAL Kutxa lasterketako babesle nagusiari eta urteroko babesle fidelak diren, Columbus, Ausolan, Arteaga Jatetxea, 19,90 Gastroteka, Aretxabaletako udala, Debagoienako turismo saila eta Arrasateko Atletismo Taldeari. Erakunde guzti hauei esker da posible KLS antolatzea.

MUNDUKIDEKO WEBEAN EGIN AHAL DA JADANIK IZEN-EMATEA

• Non: www.mundukide.org helbidean, urriak 12arte.
• Lasterketa egunean, Urkulun, Otalora jauregiko aparkalekuan 8.30 etatik-10,30 etara.

IZEN EMATEA

MUSIKA EMANALDIAK eta PINTXO ETA EDARIAK

Eguraldia lagun badugu, urriak 16an lasterketa solidarioaz aparte, bertaratutako guztienplazerrerako musika emanaldiak, eta jan-edateko tabernatxoa egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen