Ohiko ordutegian egongo da zabalik, segurtasun neurri oro betez eta aforoa murriztuta.
Txikitxokoa berriz ere zabalik da. Urriaren 13an ireki zituen berriro ateak. Egunero egongo da irekita, goiz eta arratsaldez, 9:00tik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 0-6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da, eta heldu baten laguntzaz egon daitezke bertan. Ohiko aforoa murriztu da eta gehienez 36 pertsona egon ahal izango dira bertan.
Egungo egoeran, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da gurasoen ardura Txikitxokoaren funtzionamendu egokirako, eurak izango baitira elkarbizitza zainduko dutenak eta arauak errespetatzeko erantzukizuna izango dutenak: udalaren ardura da lokala ireki eta ixtea, mantentzea eta garbiketa, baina lokalean bertan ez dago langilerik.
Honako arauak bete behar dira bertan:
- Sartzean garbitu eskuak eta sarri garbitu, haurrek eta helduek. Horretarako, eskura izango dira beti ura eta xaboia, eta gel hidroalkoholikoa (azken hau soilik helduen kontrolpean).
- Jolasten diharduten bitartean beste erabiltzaileekin 2 metroko distantzia gordeko
dute. - Familiak ez dira elkarren artean nahastuko.
- Ekarritako jostailuak ezingo dira partekatu, eta instalaziotik alde egitean eraman egin
beharko dira. - Ekipamendu bat erabiltzean, guraso edo tutoreek aldez aurretik garbitu beharko du, eta jolastu ostean , berriro garbitu. Horretarako, eskura izango dituzte likido desinfektatzailea eta papera.
- Komunak banaka erabiliko dira. Erabili ostean, ukitutako leku guztiak (txorrotak, etengailuak, zisternaren eskulekua …) desinfektatzaileaz garbituko dira.
Ume txikiak tartean, bete ezineko arauak. Pandemiaren nondik norakoak ikusita, arduragabekeria deritzot.