Urriaren 3ko mendi martxa bertan behera utzi du Sarek

0
341

Biharko mendi irteera bertan behera gelditu da, eguraldia dela eta. Maiatzaren 8ra atzeratu dute ekimena: “Bihar zapatua (urriak 3) mendira joan beharrean Monterronen aterako dugu argazkia eguerdiko 12:30ean”.

Honetaz gain, honako mezua zabaldu dute: “Ekimen honi begira sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dugu mendi tontorren igoera historiko hau ⛰️ baldintza egokietan egiteko aukera izango dugula ziurtatzeko (izen-emateak mantenduko ditugu). Beraz, gorde data eta jarraitu ekimen honen parte izaten guztion artean maiatzean #650tontor igo ditzagun”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen