Urriaren 18an ospatuko da Xl. Mundukide Lasterketa, ELKARTASUNA GARA lemapean

0
1472

Mundukide Fundazioak datorren urriaren 18an ospatuko du XI. Lasterketa Solidarioa. Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen hitzordu honek, aurten ere, pertsonak, kooperatibak eta familiak bilduko ditu helburu berarekin: lanaren eta lankidetzaren bidez mundu bidezkoago bat eraikitzen jarraitzea.

Aurtengo edizioan, munduan bizi ditugun gatazka armatuen aurrean, bakearen aldeko ekitaldi berezia egingo dugu irteera baino lehen. Elkartasuna aldarrikatuko dugu bakea eraikitzeko bide gisa.

Athlon kooperatibaren eskutik, irteera baino lehen zumba saio dinamikoa egingo dugu denok batera, beroketa gisa. Lasterketari giro alaia, osasungarria eta parte-hartzailea emateko.

IZEN-EMATEA: https://mundukide.org/eu/lasterketa-solidarioa-izen-ematea/

Informazio zabala

https://mundukide.org/eu/albisteak/urriak-18an-ospatuko-da-xl-mlsa-elkartasuna-gara-lemapean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen