Urrezko Astokiloa 2022 “musakolar denentzat izan da, 2 urteko esfortzuagatik”

0
1119

Jai Batzordeak baloratu du Ziorlako bizilagunek pandemian egindako esfortzua. Antolatzaileak ere kalerik kale dabiltza gaurkoan ‘Periko’ astoarekin batera. Hortaz gain, aurten Musakola independenteko pasaportea atera dute.

Urrezko Astoaren harira, Jai Batzordeak sare sozialen bidez ondorengo mezua zabaldu du jendartean:

“Pandemixiak ustekabien harrapau ginttuen danok… Bi urte honeittan jarrera eredugarrixa erakutsi dozue, alkarreaz indartsuauak garela, Musakola izeneko familixa haundi bat…”.

“Horregatik, aurten ezin geuen pertsona pare bat bakarrik aukeratu ‘urrezko astokillo’ izendaketako; zueik danok eta zuetako bakotxak merezi dozuelako, eta soberan gañera! Hortaz, aurten, urrezko astokillua, zuendako danondako! Onenak zarielako!”.

“Jai batzordekuok oso harro gaz urtez urte, zuendako danondako, familixa haundi honendako, San Isidro jaixak eta bestelakuak antolatziaz. Zorionak danoi! Onenak zarie!”.

“Oharra: ezin dittugunez pin eta plaka emun, aurten ez da lunchik izengo alkatetzan. Segi jaixe!!!”.

Antolatzaileak, musakolar ugari bezala, gaur eguerdian kalerik kale ibili dira, pote batzuk hartzen, ‘Periko’ astoa eramaten. Herritar ugarik astoarekin argazkia egin dute.

Hortaz gain, ‘Musakolako Errepublika Independientea’k aurten pasaportea sortu du eta herritarren eskura dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen