Urrezko 3 domina eta zilarrezko 2 lortu dituzte atleta arrasatearrek

0
1016
estalia

Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan eta Trofeo Ciudad de Zaragoza delakoan. Gainera, Alain Egiak brontzea lortu du Anoetan.

Trofeo Ciudad de Zaragoza:

  • Malen Ruiz de Azua (Valencia Esports) pertika-jauzian: urrezko domina, 4’32 metroko jauziarekin, “4’42 metroko saltoa egitear izan zen, bere marka pertsonal onena izango litzatekeena”.
  • Maialen Axpe (Atletiko San Sebastian) pertika jauzian: zilarrezko domina, 4’12 metroko jauziarekin. “Lesio garrantzitsu baten ostean, Kubakeko errekuperazioarekin, sentsazio onak izaten ari da”.

Gipuzkoako Txapelketa Absolutuak:

  • Iñigo Uribarren (Real Sociedad) jauzi hirukoitzean: urrezko domina, 15’22 metrorekin.
  • Eneko Carrascal (Real Sociedad) jauzi hirukoitzean: zilarrezko domina, 14’92 metrorekin.
  • Alain Egia (Arrasate Kanpanzar) jauzi hirukoitzean: brontzezko domina, 13’49 metrorekin.
  • Istar Dapena Vega (Real Sociedad) pertika-jauzian: urrezko domina, 5 metrorekin.
  • Ibai Fernandez (Real Sociedad) 60 metrotan: laugarren postua 7:16 markarekin.
  • Aitor Uranga (Arrasate Kanpanzar) 60 metrotan: bederatzigarren postua 7:19 markarekin.
  • Iker Menor (Arrasate Kanpanzar) 60 metrotan, 7:49 marka.
  • Ander Otero (Arrasate Kanpanzar) 60 metrotan, 7:52 marka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen