Urpekaritza-maskara integralak eskatu dituzte ospitaletik

0
1628

Gaur goizean, Deba Goieneko Ospitaleko langileek eskaera bat luzatu diete Arrasateko eta ondoko herriko kideei: urpekaritza-maskara integralak (Decathlon motakoak) bilatzea eta ospitaleko langileei helaraztea. Izan ere hauekin aireztapen ez-inbaditzaileko gailuak egin daitezke bertako langileentzat. Hau da esan dutena: “Ospitaleko egoera sareko beste ospitaleetakoen oso desberdina ez den bezala, denetarik behar dugu, eta gure beharren artean urpekaritza-maskara integralak (Decathlon motakoak) aurkitzea dago. horiekin aireztapen ez-inbaditzaileko gailuak egin ditzazkegu eta baita EPI-ak; eskertuko genizueke norbait prest badago horiek bilatzeko eta guri helarazteko egin dezala. Orain laguntza guztia eskertzen dugu”.

Lagundu nahi dutenek maskarak ospitalera hurbil ditzakete, edo maskara horien bila joan ahal izateko bilketa-puntu bat ezar dezakete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen