zken bi urteotan Urmuga egitasmoak Euskal Herriko mendiak eta musika uztartu ditu ia hogei egunez. Aurten, ordea, ekitaldia laburragoa izan da. Urmuga elkarteak, Mendiak eta Herriak enpresak eta Et Incarnatus Orkestrak osatua, eta Elkano fundazioak Urtanta jaialdia antolatu zuten hiru egunez uztailaren amaieran.
Aurtengo ekitaldian mendiak, musika eta itsasoa uztartu ditu Urmugaren Urtantak, bai eta jendea ere. Izan ere, jendea, jendea batzea da ekimen horren helburuetako bat, mendiko ibilaldietan parte hartu eta musika kontzertuetara erakarriz. Jendea da, bada, ekimenaren osagarri garrantzitsuenetarikoa.
Hemen duzu aurtengo Urmugaren Urtanta ekimenean parte hartu duen jendeari egindako argazki sorta txiki bat.