Uribesalgoko babes ofizialeko 21 etxebizitza tasatuak zozkatu dira

0
1731

Uribesalgon etxeak eraikitzeko obrek aurrera jarraitzen dute, eta denera 49 etxebizitza egingo dira.

Irudia: Bibai inmobiliaria.

Guztiak salgai jarriak dira, 49retatik 28 merkatuko prezioan jarri dira erosgai eta beste 21ak prezio tasatua dute, babes ofizialekoak izanik.

Zozketa notaritzaren aurrean egin zen uztailaren 26an, Arrasateko Bibai inmobiliariak azaldu bezala. Zozketak zehaztu egin zuen erabakitzeko ordena izena emana zuten 51 pertsonen artean.

30 pertsonarekin itxaron zerrenda bat osatuko da, izan ere, etxebizitzaren bat esleitu barik gera daiteke. Esleipena datorren astean hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen