Uribeko zubia, XVI-XVII.ean konpondua, “datorren astean” botako dute

0
1705

Arrasate Zientzia Elkarteak ondare historiko hau kontserbatzeko ahaleginak egin ditu, baina eskumena duten erakundeek, “segurtasun arrazoiak” argudiatuta, berau botatzea erabakia dute.

Uribe auzoko zubi hau “datu historikoen arabera, XVI-XVII. mende inguruan konponketa batzuk egin zizkioten” AZEko lagunek azaldu diguten bezala.

“Zubi hau Ikutixo inguruetako baserritarrek erabiliko zuten seguruenik, Uribarriko elizaren ingurura erreka gurutzatzeko”.

Uribe izeneko baserria zegoen orubearen ondoan dago, eta etxe hori oraintsu eraitsi egin dute, Mondragon Unibertsitateko laborategi berritzaileen gunearen eraikuntzaren harira.

Eusko Jaurlaritzako Ura Agentziak zubi hau, balizko ur handien kasuetarako, arriskutsutzat izendatua du. Arrasate Zientzia Elkartea kudeaketak egin ditu zubi historikoa bota ez dadin.

Alabaina, aste honetan zubia botatzeko obrak hasi dira, eta bertatik adierazi digutenez zubi historikoa “datorren astean” eraitsiko dute. “Hori gure ondare historikoaren aurkako eraso bat” dela adierazi du AZEk.

Zuzenketak:

Ura Agentziak argi utzi nahi du erakunde honetatik “ez diogula Eskolari zubia botarazi”. Ura Agentziak “baimendu du Eskola Politeknikoak egindako proiektu bat, ibaiari ahalik eta erasan gutxien egiteko”.

Eusko Jaurlaritzako erakundeak argitu duenez “babes patrimonialaren inguruko eskumenak dituztenak Patrimonio edota Udala dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen