Bertako Jai Batzordeak antolatuta, kalejirari jarraituz ospatu egin dira boloak. Horrela, Batzordeak berak eskainitakoaz gain, zenbait komertziok ere bat egin dute ohiturarekin, Mallalde okindegi-kafetegiak edo Sumendi gozoki dendak esaterako. Trikitilariak jo eta su aritu dira kalejiran zehar euripean.








