Uribarriko Nekazal Jaien bertso saioak jokoak ere izan ditu

1
1084

Punta-puntako bertsolariak aritu dira bart auzoko oholtzatik: Maialen Lujanbio Zugasti, Ane Zuazubiskar Iñarra, Amets Arzallus Antia eta Aitor Mendizule Gonzalez. Gaiak eta jokoak jartzen Xabi Igoa Eriz aritu da.

Uribarri Auzoko Nekazal Jaiak ospatu ziren atzo giro onean, eta ekitaldi ugari izan ziren, adibidez Akorde-ren (Markel Goikolea) emanaldiak, auzo- eta kantu-bazkaria eta bolo txapelketa.

Bertso saioan, ohi denez, punta-puntako bertsolariek jardun zuten, zale ugari erakarriz. Xabi gai-jartzaileak, ohiko formatua proposatzeaz gain, lehenengo bideoko jokoa proposatu zuen.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen