Uribarri etorbideko biribila egiteko obrak amaitu dira eta erabilgai dago

3
1373

Obrak aurtengo apiril aldera hasi ziren, eta biribilaren inguruan Uribarriko hainbat etxe, Fagor Ederlan, Garaia Parke Teknologikoa eta Goi Eskola Politeknikoa daude, besteak beste.

Udalak azaldu izan duenez, obra hauen kostuaren zati bat Construcciones Amenabar enpresa ordaintzekoa zen. Eta beste zatia Garaia Parke Teknologikoa.

Horretarako, Garaiak 2020ko otsailean adierazi zuenez, orduko bere “egoera ekonomiko hauskorraren” ondorioz, “Udalak finantzatu” zion obren “kostuaren zati bat”.

Parke Teknologikoaren orduko lehendakari Mikel Alvarezek orduan hitzeman zuen Udalak utzitako “mailegua bere osotasunean itzuliko” ziola Garaiak, “udal-jardueraren eta konbenioaren txostenek hitzartu bezala”.

Biribil berriaren inguruan etxe ugari, Fagor Ederlan, parke teknologikoa bera eta Goi Eskola Politeknikoa eraikitzen ari den etorkizuneko laborategi industrialen gunea. Ildo honetan, gune horretara sartzeko sarrera bat egongo da biribil berrian.

3 IRUZKIN

    • Horrela izan behar dutelako. Kamioiak pasatzeko, istripuak ekiditzeko etab. Ikusi herriko beste errotonda desastrosoak, gelmako etxeetakoak, zapalgarria etab.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen