Uribarri etorbidean biribila egiteko obrak hasi dira

0
909

Orain arte bertan bidegurutze bat egon da, Uribe auzoa, Garaia Parke Teknologikoa eta Markulete ingurua elkartzen zituena.

Obra hauen kostuaren zati bat Construcciones Amenabar enpresa ordaintzekoa da. Eta beste zatia Garaia Parke Teknologikoa.

Horretarako, Garaiak 2020ko otsailean adierazi zuenez, orduko bere “egoera ekonomiko hauskorraren” ondorioz, “Udalak finantzatu” zion obren “kostuaren zati bat”.

Parke Teknologikoko lehendakari Mikel Alvarezek orduan hitzeman zuen Udalak utzitako “mailegua bere osotasunean itzuliko” ziola Garaiak, “udal-jardueraren eta konbenioaren txostenek hitzartu bezala”.

Obra hauek ere zerikusia dute ere Gautxorin eraikitzen ari diren laborategi industrialen egitasmoarekin. Biribilgune horretatik etorkizuneko gunera sartu ahalko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen