Urbiara elur ibilaldia [argazkiak: Isabel Kirze – Izadi Ongizate Zentroa]

0
748

Beheko testua: Izadi Ongizate Zentroa – Isabel Kirze.

Azkenaldiko eguraldi arraroaren ostean, azkenean, elurra teilatuan… eta mendietan noski! Gorputza eta buruari eman diezaiokegun oparietariko bat, naturak bere horretan eskaintzen digun edertasun, bake eta freskotasunaz gozatzea izan daiteke. 

Arantzazutik hasita bide-bazterretan elur pixka bat ageri da. Gora joan ahala, elur-geruza gero eta zabalagoa zapaltzen, kruntx-kruntx, pauso bakoitzean. Iturria pasa ostean, zuhaitz adarretan izozturiko elurrak, paisaia ederrago bihurtzen du. Eguzkia lotsati ageri da batzuetan eta indartsu besteetan. Lainotu eta haize bolada gogor batek, elur-ura ere ekarri du tarte batean. 

Mugimenduan gorputzak ez dauka hotzik, elizate ondoko termometroak -1 markatzen duen arren. Goian fonda itxita, neguan larunbat, domeka eta jaiegunetan bakarrik zabaltzen dutelako. Lainoak ez dit Aizkorri-Aratz mendilerroa ikusteko aukerarik eman, baina han dago, elur piloaz.

Ederra negua kanpotik eta barrutik sentitzea! Etxera itzultzean Readaptación postural eta yoga saiotxo bat egin, dutxa bero-beroa, bazkaldu eta… uummm… siestatxo bat… hau bai bizipoza! Ezin bizitzari ezer eskatu, eskertu baizik, eskerrik asko!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen