Urbian lesionatutako lagun bat helikopteroz Arrasatera ekarri dute

0
852

Bestalde, Ertzaintzaren helikoptero batek ere beste gazte bat Elgeta ingurutik erreskatatu du.

Eraldatutako irudia: Ertzaintza.

Arratsaldeko 17:20 aldera Larrialdi-zerbitzuek abisu bat jaso dute, Urbiako zelaietan “gazte bat orkatila lesionatuta eta ibili ezinik zegoela”.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek 31 urteko gaztea lagundu du, eta Arrasatera ekarri du, Ospitalean artatu zezaten.

Bestalde, arratsaldeko 18:00 aldera SOS Deiak 112 zerbitzuek beste dei bat jaso dute Elgeta ingurutik.

Herritar batek abisatu du “bere lagun batek erorikoa izan duela eta hanka apurtuta izan zezakeela”.

Ezbeharra Aixolako urtegiaren eta Egoarbitza mendiaren artean izan da, eta Osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta UVR helikoptero bat mobilizatu dira.

Helikoptero honek 34 urteko laguna Iurretako Ertzaintzaren basera eraman du, “baliteke tibia eta peronea apurtuta”. Han anbulantzia batek jaso du, eta Galdakaoko Ospitalera eraman du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen