Urbanoaren lanzaderak, eguneko zentroa, parkour gunea, Leintzibarko bidegorria, Altamirako egitasmoa,… garatuko ditu Udalak 2021ean

0
781

Baita zuntz optikoaren zabalkundea, komunak Erguin Herri Eskolan, amiantodun hodiak Garagartzan aldatzea,… ere.

Argazkiak: Google maps.

Udal-gobernuak 2021erako Aurrekontuen proposamena aurkeztu zuen aurreko astean, eta bertan iragartzen da hainbat egitasmoren gauzatzea.

Proiektu batzuk honezkero hasiak dira edota jakinak dira, besteak beste, Kulturola, Juan Arzamendi Musika Etxea, ‘Ekobulebarra’ eta Galizia kaleko igogailuak.

Beste proiektu batzuk, ordea, aurreko astean jakitera eman zituen Udal-gobernuak, eta tartean badaude egitasmo materialak, obrak egingo dituztenak.

Adibidez, Garagartza auzoan amiantodun hodiak aldatzeko 150.000 euroko partida aurreikusten du Udalak.

Obenerreka kaleko frontoian Parcour gune bat egingo duela iragarri du Udalak, eta hartara 120.000 euroko partida bideratuko du.

Dependentzia baxua duten pertsonentzat eguneko zentro bat egingo da, Garibai 1 zenbakiko lokalean, hartara 50.000 € bideratuz.

Hezkuntzari dagokionez, Erguin Herri Eskolako komunak berrituko dira, lan horietara 190.000 € zuzenduz.

Udalak zuntz optikoaren zabalkundea sustatuko du, erdigunean nahiz landa-eremuan. Teknologia hau erdialdean jartzeko proiektua egiteko 20.000 euroko partida sortuko du, eta baserrietara bideratzeko Aldundiaren bitartez burutzekoa da.

Leintzibar kalean bidegorria egiteko proiektua egiteko 15.000 euroko partida bat hobetsi da, Araba etorbideko eta Arrasate pasealekuko bidegorriak lotzeko.

Herri-autobus linea berria jarriko da martxan, TAOren egitasmoaren testuinguruan, zentroa eta parking disuasorioak konektatuko dituena lantzadera modura, 217.500 eurorekin.

Bi egitasmotan herritarrek zuzenean erabakitzeko aukera izango dute: Musakola kiroldegiaren berrikuntza eta Jose Luis Iñarra kalearen eraldaketa.

Jose Luis Iñarra kalean, Altamiran eta Altamirazpin zer egin erabakitzeko prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko 15.000 euroko partida bat sortzea proposatu du Udal Gobernuak, eta herritarrek kiroldegi berria nolakoa izatea nahi duten irudikatzeko 20.000 euro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen