Urtarrilean adibidez denera 1.809 bidaiari izan ditu. Udala eta enpresa aurki bilera egitekoak dira linea berriaren eragina aztertzeko.
Herri-busaren 3. linea iazko uztailean jarri zen abian, eta Avanza Urbanos de Euskadi – Leintz Garraioak enpresak orain arteko erabilera datuak jakitera eman ditu:
- Irailean denera 1.571 bidaiari
- Urrian denera 1.595 bidaiari
- Azaroan denera 1.836 bidaiari
- Abenduan denera 1.323 bidaiari
- Urtarrilean denera 1.809 bidaiari
Emaitzak ikusita eta erabilera apala denez, Udala eta enpresa bilera egitekoak dira “ostiral honetan 3. linearen eragina aztertzeko”.
Nik erabilera datu hauek ikusirik, bihar bertan bertan behera utziko nuke línea hau. Pena da, ez da sostengarria. Baina halako tramankulu bat atzera eta aurrera ibili dadila egunean 55 lagun eroateko baina kutsakorragorik ez dago.
Herritarrak gara línea hau galtzearen errudun nagusiak.
Herriak ez du ezer galduko
Erabiltzen dutenak, bai….
Aldecocea lan itzela berrizbe, kasu honetan autobus honekin. Jentia ez da montatzen, arbolapetatik ia ez da pasatzen… Hori bai zuk jarraitu mondraberrin komentatzen.